Ereduzko Oroimenak
Gainditze-istorioak: jarduerak, jokabideak eta indarkeriazkoak ez diren balioak
Ereduzko Oroimenak ekimenak memoria historikoa berreskuratzeko prozesuei lagundu nahi die. Horretarako, politikoki, sozialki eta emozionalki kaltegarriak izan ziren testuinguruetan (Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra eta diktadura frankista) indarkeria-esperientziei aurre egitea lortu zuten zenbait pertsonaren bizitzako istorioak berreskuratu dira.
Pertsona anonimoen jarrerak eta jokabideak balioesten ditu. Horien kontakizunak ez dira historia ofizialaren narratibetan ageri, baina modu eredugarrian erreakzionatu zuten aurre egin behar izan zieten muturreko egoeretan. Indarkeriarik ezetik jardun zuten gizon eta emakumeak dira, hau da, gogoetekin, jokabideekin eta giza duintasuneko ekintza kreatiboekin eta errespetuz betetakoekin, gorabeherak izan arren.
Jokabide eta jarrera horiek Giza Eskubideen aitorpenaren inspiratzaileak diren balio etikoak dituzte oinarrian: elkartasuna, justizia eta gizakiaren duintasuna.
Uste dugu oso garrantzitsua dela pertsona horien memoria eta jarduerak berreskuratzea; izan ere, balio pedagogiko handia dute, eta horrela, praktikan jarri zituzten pertsonen aitorpenari laguntzen zaio.
Oharra: testuan ageri diren liburuei egindako erreferentziak orrialde honetako Bibliografia sekzioan ageri dira.