Barkamena

Erabakia, jarrera eta prozesua da. Pertsonei eskaintzen diegun eta guretzat onartzen dugun zerbait da. Barkamenak ez du jasotako erasoa ahaztarazten, baina hori horren pertsonala ez den eta zabalagoa den ikuspegitik azaltzen eta ulertzen laguntzen du. Sufrimendua eta gaiztakeria bizitzako zati ekidinezinak direla pentsarazten digu; barneko bakea eta oreka berriro ezartzea errazten du eta mundura begira aukeren leihoa irekitzen laguntzen du.