INDARKERIARIK EZA

Indarkeriarik eza bizitzan egoteko modu bat da eta arazo sozialei aurre egiteko eta aldatzen saiatzeko proposamen positibotzat hartzen da. Indarkeriaren gabezia formala bilatu nahi izateaz gain, arazo horiek sortzen dituzten bidegabekeriak gainditu nahi dituzte, baita horiek eragiten duten pasibotasuna eta apatiaren aurrean erreakzionatzea ere. Hori dela eta, indarkeriarik eza aktiboa da derrigorrez eta bakezaletasunarekin lotu ohi den pasibotasunaren kontra doa. Alternatibak bilatu nahi ditu behe-behetik; herritarren nahien eta proposamenen legezkotasunari uko egiteko indarrean dagoen legezkotasuna aitzakiatzat hartzen ez diren lekutik. Eta hori gogotik saiatuta irabazi behar da, parte hartuz, jardunez, jasanez, sinetsaraziz eta arrazoiak emanez.

Indarkeriarik ezari buruz hitz egiten duten egileek borroka egiteko teknika hori justifikatzen duen ekintza gisa ulertzen dute desobedientzia zibila, hau da, bidegabekerien kontra borroka egiteko modua aukeratu ahal izateko aukera, lorpenean beste bidegabekeria batzuk sortu gabe.

Howard Zinn-ek, Nadie es neutral en un tren en marcha idatzian adierazten du ez dagoela gerra bakarrik, “baizik eta gerrarekiko erresistentzia; ez bidegabekeria bakarrik, matxinada baizik bidegabekeriaren aurrean; ez berekoikeria soilik, entrega pertsonala baizik; ez isiltasuna bakarrik tiraniaren aurrean, erronka baizik; ez sentsibilitaterik eza bakarrik, ulermena baizik.”

 

 

JARDUERAK, JARRERAK ETA INDARKERIAZKOAK EZ DIREN BALIOAK