Izena: FLORENTINO
Abizenak: GOIKOETXEA BEOBIDE
Jaioteguna: 1898/03/14
Heriotza-data: 1980/07/27
Jaiotze-lekua: Hernani
Bizilekua: Hernani; Ziburu (Iparraldea)
Egoera zibila: ezkondua
Bazuen seme-alabarik?: datu ezezaguna
Lanbidea: kontrabandista (II. Mundu Gerran).
FLORENTINOREN HISTORIA
Florentino Goikoetxea Hernanin jaio zen 1898an, eta han bizi izan zen 1936an Gerra Zibila hasi zen arte. Une hartan, Ziburura (Donibane Lohizune alboko kostaldeko herri txikia, Lapurdin) erbesteratu zen eta Frantzia eta Espainia arteko muga zeharkatuz kontrabandista gisa lan egin zuen. Han zegoela piztu zen Bigarren Mundu Gerra eta Frantzia 1940ko ekainean errenditu zen armada naziaren aurrean.
Okupatutako Europa osoan, berehala hasi ziren herritarrak modu klandestinoan antolatzen eta mobilizatzen. Beren bizitzak arriskuan jarrita, herrialdea askatzea zuten helburu. Arerio naziaren aurkako Erresistentzia eratu zuten.
Erakunde haietako bat izan zen Comète Sare ezaguna; 1940ko udan eratu zuten Bruselan Andrée De Jongh belgikarrak eta Arnold Deppék okupatutako lurraldean botatako hegazkinlari aliatuak harrapa ez zitzaten eta haien jatorrizko-herrialdeetara modu klandestinoan ihes egiten laguntzeko asmoz. Ihes egiteko halako sarea antolatzeak sekulako erakustaldi logistikoa eskatzen zuen ibilbideak Frantzia Espainiarekiko mugara arte zeharkatzen zuela kontuan izanda. Muga hartan, Iparraldean, Hegoaldera gurutzatu ahal izateko une egokira arte zain egoten ziren. Hasteko, plangintza ona eta sareko kide ziren pertsona ugarien esku-hartzea eskatzen zuen: ihes egiten ari ziren soldaduen laguntzaileak, eta eremu hartako (Angelu, Ziburu…) beren etxe eta baserriak eskaintzen zituzten pertsonak, besteak beste. Makineria hartan oinarrizko pieza bat falta zen: mugako mendietatik iheslariak igaroko zituzkeen pertsona bat. Mugalariak ziren lan hori egiten zutenak.
Gainera, sarea Britainia Handiko agintariek finantzatzen zuten, nahiz eta jatorri belgikarra izan. Sare hartako kideak ziren honako hauek ere: Erresuma Batuak Bilbon zuen kontsuletxea eta Madrilgo enbaxada eta Britainia Handiko Zerbitzu Sekretuko kideak (haiek arduratzen ziren muga zeharkatu ondoren Espainiako sareko pertsonen bidez ihes egindako soldaduekin harremanetan jartzeaz penintsulan zehar Gibraltarreraino eramateko, han hartzen baitzuten etxera itzultzeko hegaldia).
Florentino Goikoetxea 1941ean sartu zen Cométe sarean Kattalin Aguirrerekin (Ziburun bizi zen eta Erresistentziako kidea zen) zuen adiskidetasunari esker. Horretarako, oinarrizkoak izan ziren honako bi datu hauek: alde batetik, bere kontrabandista lanbidea (edo berak esaten zuen moduan, inportazioko eta esportazioko negozioa) zela eta, oso ondo ezagutzen zituen Iparraldea eta Hegoaldearen arteko mendiko pasaguneak, eta kontaktuak zituen mugaren bi aldeetan; bestalde, Erresistentziaren kausarekiko konpromiso irmoa eta armada naziaren jazarpena jasaten zuten pertsonekiko espiritu solidarioa zuen (soldaduekikoa zein zibilekikoa). Hala, Florentino Comète sareko mugalari bihurtu zen.
Comète sareko hegazkinlariak igarotzeko ibilbideetako bat.
Armada naziak hegazkinlari iheslariei laguntzea debekatuta zegoela ohartaraziz jarritako oharra.
Baina ez zen lan erraza izan. Frantziako aldean, Gestapo erakundeak etengabe bere arrastoari jarraitzen zion eta laguntzaileen bila eremu hartan egiten zituzten sarekadak etengabeak ziren. Beste aldean, aldiz, Guardia Zibilak, Alemaniako armadak ohartarazita, Bidasoako eremua zaintzen zuen. Ihes egindako pilotuak zeramatzan trena Baionara edo Donibane Lohizunera iristen zen, eta han modu klandestinoan hartzen zituzten beren etxeetan sareko partaideek. Zaintza-patruilak zirela eta, ilundu arte zain egon behar izaten zuten. Florentino, ihes egindako pilotuekin batera, iluntasunean bide zuzena bilatzen saiatzen zen. Oinez egiten zuten bidea. Lehen helburua Bidegain Berri baserrira iristea izaten zen; hura zen Frantziako azken laguntza-puntua. Handik aurrera, Florentinok pilotuak mendietan zehar bideratzen zituen, muga zeharkatzen zuten eta ondoren Bidasoaraino jaisten ziren. Hara iritsitakoan, ibaia isilean zeharkatzen zuten eta mugaren alde honetako familiek beren etxeetan hartzen zituzten Gibraltarrerako beren bidaiari ekin aurretik. Haietako bat zen, adibidez, Bernardo Arakama, Gros auzoan garaje bat zuena eta Comète sareko laguntzaile aktiboa zena.
Oso zeregin arriskatua zen eta horren erakusgarri da, adibidez, 1943ko urtarrilean gertatutakoa. Bizilagun batek egindako salaketa zela eta, Gestapok sarekada egin zuen eta sareko laguntzaileen eta kideen zati handi bat atxilotu zuten. Haietako bat zen Andrée de Jongh, sarearen sortzailea. Erakunderako kolpe gogorra izan zen arren (ez zen bakarra izan, ordea), berriro antolatzea, lanari berriro ekitea eta muga igarotzeko bide berriak irekitzea lortu zuten.
Era una tarea enormemente arriesgada, como prueba el hecho de que en enero de 1943 una redada de la Gestapo gracias a la delación de un vecino, acaba con la detención de buena parte de los integrantes y colaboradores de la red, entre ellos, la fundadora Andrée de Jongh. Aunque fue un duro golpe para la organización (no será el único), fue capaz de reorganizarse, reanudar su labor y abrir nuevas vía de paso a lo largo de la frontera.
Florentino no fue detenido en esa ocasión ya que no guiaba esa noche, pero no tendría tanta suerte más adelante. El 26 junio de 1944, cuando ya había comenzado la liberación de Francia, el mugalari volvía a Iparralde tras haber cruzado la frontera guiando a un grupo de pilotos. Una patrulla alemana le sorprende y abre fuego hiriéndole en varias partes de su cuerpo. Fue llevado al hospital de Baiona a la espera de que los miembros de la Gestapo se hicieran cargo de él al día siguiente para interrogarle. Los miembros de la red Cométe junto a otras organizaciones de la Resistencia elaboran un plan de fuga. Disfrazados como agentes de la Gestapo, entran en el hospital , sacan a Florentino de su cama y se lo llevan dentro de una camioneta que había sido pintada como una ambulancia para la ocasión. Florentino permanecerá escondido hasta el mes de agosto, en el que la región será liberada de la ocupación Nazi.
Florentino ez zuten gau hartan atxilotu, ez baitzen inor zuzentzen ari gau hartan, baina geroago ez zuen halako zorterik izan. 1944ko ekainaren 26an, Frantziaren askapena hasita zegoela, mugalaria Iparraldera itzultzen ari zen pilotuen talde bat zuzenduz muga zeharkatu ostean. Alemaniako patruila batek ustekabean atzeman eta tiro egin zion. Ondorioz, gorputzeko hainbat ataletan zauriak jasan zituen. Baionako ospitalera eraman zuten eta Gestapoko kideen ardurapean geratu zen galdeketa hurrengo egunean egiteko asmoz. Comète sareko kideek, ordea, Erresistentziako beste erakunde batzuekin batera, ihes egiteko plana prestatu zuten. Gestapoko agente moduan mozorrotuta, ospitalera sartu, Florentino ohetik atera eta plan hartarako anbulantzia gisa margotu zuten kamioneta baten barruan eraman zuten. Abuztura arte ezkutatuta egon zen Florentino; hilabete artan askatu zuten eskualdea nazien okupaziotik.
Florentinoren eta erakundeko kide izan ziren eta beren bizitzak modu solidarioan arriskuan jarri zituzten beste hainbaten (diotenez, sareak 1.700 agente eta laguntzaile izan zituen, eta haietako 200 fusilatu egin zituzten edo deportazioan hil ziren) lanari esker, Comète sareak 800 iheslari (gehienak hegazkinlari aliatuak) atzerrira eramatea lortu zuen. Florentinok 227 hegazkinlari eta Frantziako eta Belgikako beste agente batzuk mugaz bestalde eramatea lortu zuen. Gainera, Erresistentziako beste sare batzuei ere lagundu zien. Arrazoi hura zela eta, gerran aliatuak izan ziren herrialdeen (Belgika, Erresuma Batua, AEB…) aitorpen ofiziala jaso zuen, eta 1977ko ekainean Frantziako sari garrantzitsuena, ezohiko merezimenduengatik bakarrik ematen dutena, jaso zuen: Ohorezko Legioa.
Florentino Goikoetxea Ohorezko Legioaren domina jasotzeko ekitaldian.