Izena: MARIA DOLORES
Abizenak: GOYA
Jaioteguna: 1913/02/19
Heriotza-data: 1986/08/29
Jaiotze-lekua: Donostia
Bizilekua: Donostia
Egoera zibila: ezkondua
Bazuen seme-alabarik?: hiru alaba
Lanbidea: andereñoa
MARIA DOLORESEN HISTORIA
Donostian jaio zen 1913ko otsailaren 19an. Lehen mailako ikasketak San Bartolome eta Villa Belen eskola pribatuetan egin zituen. Batxilergoa Probintzia Institutuan (gaur egun, Koldo Mitxelena Kulturunea) egin zuen, eta titulua 1929an lortu zuen.
Gerra zibila piztear zela, andereño moduan hasi zen lanean Etxaide kaleko ikastolan, eta 1936ko irailean egin zuen eskola publikorako oposizioetako lehen azterketa. Oposizioko bigarren ariketa gisa, eskola batean urtebetez praktikak egin behar zituen. Praktikak Plentzian (Bizkaia) egin zituen. Itsasontziz ihes egin zuen udalerri hartara, irailaren 13an “erreketeak” Donostian sartu baitziren. Gernikako bonbardaketa ondoren eskolak itxi arte egin zituen han praktikak.
Gerrako haurrek ihes egiteko erabili zuten itsasontzietako bat.
1937ko maiatzaren 22an, “La Habana” itsasontzian Erresuma Batura ihes egin zuen 95 ikaslerekin batera. Itsasontzi hartan, gainera, beste 3500 haur zeuden.
“La Habana” itsasontzia gerrako haurrek gerratik ihes egin zezaten Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarri zituen itsasontzietako bat zen. Southamptonera iritsi zirenean, herrialde osoan banandu zituzten eta Maria Dolores Wight uhartera eraman zuten.
Wighten 7 hilabetez egon zen eta, ondoren, Parisera joan zen (han bizi zen lehengusu bat). 2 urte eman zituen Parisen Poloniako familia baten semeari gaztelania irakasten. Ondoren, Donibane Lohizunera joan zen; han bizi ziren gurasoak eta lehengusu bat.
Gerra amaitu zenean, Euskal Herrira itzuli zen 1941ean. Mugan, atxilotzen eta 10 urteko kartzela-zigorra ezartzen saiatu ziren gerrako haurrekin Ingalaterrara ihes egin zuelako, baina ez zuten halakorik egin. Hala ere, fitxa poliziala ireki zioten.
De nuevo se acerca a la enseñanza y en 1943 abre una escuela en Ergobia. Ese mismo año se casa y tiene un hijo. En 1946 tiene que dejar el trabajo al nacer su segundo hijo.
Al nacer su tercer hijo en 1951 se traslada a vivir al barrio de Gros en la calle Karkizano y en esa casa, animada por Elisabete Maiztegik, decide abrir una ikastola. En aquella época las Ikastolas eran clandestinas y se abrían en casas particulares. Las andereños eran antiguas maestras de escuela. No había muchas ikastolas y las que había contaban con pocos alumnos/as. Esta clandestinidad lo era tanto para las andereños como para las familias que llevaban a sus hijos/as. Y suponía un gran riesgo. En aquellos años estaba prohibido hablar en euskera, un titular del periódico de aquella época “La Voz de España” lo refleja en portada “Se prohíbe hablar vascuence”. Existían inspectores para controlar que la lengua de enseñanza fuera el español. En la ikastola de Maria Dolores recibieron la visita de uno de estos inspectores, pero Maria Dolores enseño su título de maestra de la república y no tuvieron problemas. La mayoría de las familias eran abertzales y estaban muy concienciadas en la importancia de que sus hijos/as estudiasen en euskera. Este objetivo no solo se limitaba a la Ikastola sino que también se juntaban y solían ir a la plaza Cataluña del barrio de Gros todos/as juntos/as para continuar hablando euskera.
Maria Dolores Goyaren ikastolako ikasleak 1951.
Berriro ere irakaskuntzara gerturatu, eta 1943an eskola ireki zuen Ergobian. Urte hartan bertan ezkondu eta lehen haurra izan zuen. 1946an lana utzi behar izan zuen bigarren alaba jaio zenean.
1951n hirugarren alaba jaio zenean, Gros auzoko Karkizano kalera joan zen bizitzera. Etxe hartan, Elisabete Maiztegik animatuta, ikastola irekitzea erabaki zuen. Garai hartan, ikastolak klandestinoak ziren eta etxe partikularretan irekitzen zituzten. Andereñoak eskolako garai bateko maistrak ziren. Ez zegoen ikastola asko eta ikasle gutxi zituzten. Klandestinitatea andereñoentzako eta seme-alabak hara eramaten zituzten familientzako izaten zen. Oso arriskutsua zen gainera. Urte haietan debekatuta zegoen euskaraz hitz egitea. “La Voz de España” egunkariko garai hartako titular batek honela adierazi zuen azalean: “Se prohíbe hablar vascuence” (Debekatuta dago euskaraz hitz egitea). Irakaskuntzako hizkuntza gaztelania zela kontrolatzeko ikuskatzaileak zeuden. Maria Doloresen ikastolan ikuskatzaile haietako baten bisita izan zuten, baina Maria Doloresek Errepublikako maistra-titulua erakutsi zion eta ez zuen arazorik izan. Familia gehienak abertzaleak ziren eta beren seme-alabek euskaraz ikasteak zuen garrantziaren inguruko kontzientzia handia zuten. Helburu hura, ordea, ez zen ikastolara bakarrik mugatzen; izan ere, euskaraz hitz egiten jarraitzeko elkartzen ziren Gros auzoko Katalunia plazara joateko.
Maria Dolores bere etxeko gela batean 3-10 urte arteko 10 ikasleri eskolak ematen hasi zen, baina kopurua laster 20 ikasletara igo zen. Hasieran, ikasleak 2 orduz bakarrik joaten ziren (batzuk goizez eta beste batzuk arratsaldez), baina familiek hala eskatuta, ordutegia luzatu zuen: goizez 2 ordu eta arratsaldez 2 ordu. Gainerako ikastoletan ez bezala (haietan lurrean esertzen ziren), Maria Doloresen ikastolak mahaiak eta aulkiak zituen.
Garai hartan ez zegoen ikasi ahal izateko euskarazko materialik, eta Maria Doloresek bilaketa-lan gogorra egin behar izan zuen material baliagarria topatzeko. Horretarako, letrak irakasteko erabiltzen zuen “Txomin Ikasle” kartilla eta bizkaieraz idatzitako tratatu zahar bat baliatzen zituen. Handik gutxira, Maritxu Barriolak “Xabiertxo” liburua argitaratu zuen eta Maria Doloresek 20 ale erosi zituen. Asko erabili zuen liburu hura, eta “Lehoikumea” liburua ere lortu zuen (ikasleentzat zaila zen arren, askotan erabiltzen zuen liburu hura). Durangoko azokan, bestalde, irakurtzen eta ikasten irakasteko liburu ugari eskuratu zuen eta haietako bat izan zen Julene Azpeitiaren Umien Adizkidea liburua. 9-10 urte arteko ikasleek Batxilergoan sartzeko azterketa egin behar izaten zuten ikasten jarraitu ahal izateko. Ondorioz, ikastolan gaztelania ere erakusten zien 9 urte betetzen zituztenean.
Erreferentzia gisa, Maria Doloresek bere ikasle-garaian ezagutu zuen “Centros de interés”eko metodo pedagogikoa erabili zuen. Ovide Decrolyk asmatu zuen metodo hura eta, adin bakoitzeko haurren interesen arabera, ikasketarako gaiak zentratzea zuen oinarri. Gainera, Euskal Herriko mapa ere bazuten Euskal Herriko udalerriak, ibaiak eta mendiak kokatzen ikasteko. Bere metodologiaren barruan, euskarazko abesti eta otoitzen irakaskuntza ere jasotzen zuen Maria Doloresek.
urtearen hasieran, Miren Egaña, Maria Doloresen alaba, eskolak ematen hasi zen amarekin batera. Bien artean, 80 ikasle zituzten: 7-9 urteko 40 ikasle, eta 3-6 urteko beste 40. Ikasleen horren kopuru handia hartu ezin zutenez, etxeko goiko solairuko bi gelatara joan ziren.
urtera arte eman zituen eskolak Maria Doloresek. Ikastolak, aldiz, funtzionatzen jarraitu zuen beste 5 urtez Miren Egañarekin.
Ondorioz, Maria Dolores ikastolak bultzatzen eta sortzen erreferentea eta aitzindaria izan zela esan dezakegu. Hori guztia, ordea, arrisku handiak bere gain hartuta, baliabide gutxirekin eta desobedientzia zibilarekin lortu zuen.