ASKATASUNEN ETA ERREPRESIOAREN MUGAK

Gerra Zibilean eta diktadura frankistan asko izan ziren nazioarteko zuzenbideak debekatu eta kondenatzen zituen gehiegikeria larrien biktimak, esate baterako, tortura, epaiz kanpoko exekuzioak, herritar zibilen kontrako erasoak, jazarpen politikoa, erlijiosoa eta arraza-jazarpena, apetaren araberako kartzelaratzeak, behartutako lanak eta gizateriaren kontrako krimen gisa definitutako beste ekimen batzuk.

Indarkeria kolektiboko testuinguru honetan, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna bezalako eskubideak etengabe urratzen diren honetan, zenbait pertsonak, egoera jakin batzuen aurrean izan zuten jarrerak, gogoetek eta indarkeriarik ezeko jarduerek, egoera hura aldatzeko balio izan ez bazuten ere, tokiko komunitate bakoitzean elkarbizitza-adibideak ekarri zituzten ondorio gisa. Hain zuzen ere, nolabait, eta beste pertsonentzako adibide gisa, bakean oinarritutako etorkizuna eraikitzen saiatu beharko zatekeen oinarriak ezarri ziren.