BIZITZAKO ISTORIOAK

MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATUZ

Arrazoi politikoak direla eta indarkeria-aldietan izandakoa gertaerak eta egoerak biltzeko prozesua da memoria historikoa berreskuratzea; jarraituak izan zirenen eta arrazoi politikoak, ideologikoak edo erlijiosoak zirela eta zigor eta kondena bidegabeak jasan zituztenen aitorpen publikorako eta birgaitze moralerako testuinguru egokia ezarri nahi du. Era berean, iraganaren berrikusketa kritikoa sustatu nahi du, betiere, iraganean gertatutako eskubideen urratze larriak berriro ez gertatzeko helburuarekin eta bakean oinarritutako etorkizuna eraikitzeko.

Prozesu honen helburu nagusia Gerra Zibileko biktima guztiak eta Estatuaren mugen baitan eta mugetatik kanpo izan zen diktadura-erregimeneko errepresio politikoari, sozialari eta kulturalari aurre egin zioten pertsonak ohoratzea eta berreskuratzea da. Eta horiekin batera, baita haien familiak ere.

Ahalegin horiek, logikoa den moduan, giza eskubideen urratze masiboen biktimak izan direnen aitorpenean oinarritu dira, eta Estatuko eta tokiko testuinguruan, Gerra Zibilean eta Frankismoan jasandako urraketak konpontzeko hasi berri den ahaleginean. Hala eta guztiz ere, uste dugu memoria berreskuratzeko ahaleginean, albo batera utzi direla pertsona zehatzak, anonimoak, testuinguru horretan indarkeriarik ezeko irtenbideak eskaini zituztenak, eredugarriak, urraketa-egoeren aurrean. Hori dela eta, jarrera eredugarriak izan zituzten eta bakean oinarritutako kultura eraikitzen indarkeriarik ezeko jarrerekin lagundu zuten 5 pertsonaia gogora ekartzen saiatu gara.

Alfredo Espinosa Orive eta barkamena

Alfredo Espinosa Bilbon jaio zen 1903ko irailaren 6an, eta hiri hartan egin zuen batxilergoa. 1919an, medikuntza ikasten hasi zen Madrilgo San Carlos unibertsitatean. Han hasi zituen bere lehen jarduera politikoak Primo de Riveraren diktaduraren aurkako batzorde iraultzaileetako kide gisa.

Gehiago irakurri…

Florentino Goikoetxea Beobide eta elkartasuna

Florentino Goikoetxea Hernanin jaio zen 1898an, eta han bizi izan zen 1936an Gerra Zibila hasi zen arte. Une hartan, Ziburura (Donibane Lohizune alboko kostaldeko herri txikia, Lapurdin) erbesteratu zen eta Frantzia eta Espainia arteko muga zeharkatuz kontrabandista gisa lan egin zuen. Han zegoela piztu zen Bigarren Mundu Gerra eta Frantzia 1940ko ekainean errenditu zen armada naziaren aurrean.

Gehiago irakurri…

María Juana Guesalaga Etxaide eta erresilientzia

María Juana Guesalaga Zarautzen jaio zen 1907ko abenduaren 3an. 1931ko urriaren 15ean Jose Miguel Beguiristain Urdangarinekin ezkondu zen. Tolosan jaioa zen Beguiristain eta zapataria zen lanbidez. José Miguel Alderdi Komunistako afiliatua izan zen. 1936an Gerra Zibila piztu zenean, Maria Juanaren senarrak gatazkan modu aktiboan hartu zuen parte UGTren batailoietako batean sartuta. Gerran, Kataluniako Madrilgo euskal batailoien teniente izatera iritsi zen.

Gehiago irakurri…

José Ignacio De Sola Tamames, erresilientzia eta solidaritatea

José Ignacio de Sola Irunen jaio zen 1932ko irailaren 15ean. Aita trenetako Norte enpresan tornularia izan zen, eta amak Hendaian egiten zuen lan. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, zailtasunik gabeko bizimodua zeraman Irunen. Irun bonbardatu zuten, eta obus batek bere etxea suntsitu zuen.

Gehiago irakurri …

María Dolores Goya eta desobedientzia zibila

Donostian jaio zen 1913ko otsailaren 19an. Lehen mailako ikasketak San Bartolome eta Villa Belen eskola pribatuetan egin zituen. Batxilergoa Probintzia Institutuan (gaur egun, Koldo Mitxelena Kulturunea) egin zuen, eta titulua 1929an lortu zuen.

 

Gehiago irakurri…